Ostiral honetan, 21:00etatik aurrera,
“Matxura buruan” irratsaio umoretsu eta surrealistaren hirugarren denboraldiari emango diote hasiera
Koska irratian, FMko 108.0 dialean. Oreretako
Zintzilik irratiko lagunek errealitatearen azterketa kafkiarra oparituko diete beste ikasturte batez Uribe Kosta eta Erandioko irrati librearen entzuleei, astero-astero eta berritsu-berritsu. Hasteko, gainera, saio bikoitza izango da bihar,
urriaren 12ko Pilar egunaren hurrengo egunekoa (mp3) eta aste honetakoa. Besteak beste, honako gaiak izango dituzte mintzagai: euskal okela, Kontenedores Mundi, Ñoñosti 2016, KlinikaDaver konsultyoriyua, Mayor Oreja Mix, Telezerri, Euskalmentiroso eta askoz gehiago… Ostiralero, 21:00etan, Koska irratian egongo da entzungai “Matxura Buruan” irratsaioa. Argazkian, Koska irratiko estudioa.