Gazteriaren kontrako polizia operazioa abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 22a, 08:47

Gaur goizaldean "Segi gazte erakundearen hogei bat kideren kontrako operazioa" abiatu du Hego Euskal Herrian Espainiako Poliziak, terrorismoaren kontrako iturriak aipatuz hainbat hedabide espainolek zabaldu dutenez. Hala ere, ez dute atxilotuen izenik eman. "Horietako batzuk kale borroka ekintzekin lotuta daude", gaineratu dutenez. Uneotan miaketak egiten ari dira Portugaleten eta Galdakaon, besteak beste. Barrikan ere gazteak bildu ohi diren lokal bat arakatzen ari omen dira, TVE1 katearen arabera. Izan ere, Fernando Grande-Marlaska epaileak hainbat lonja, etxabe, gaztetxe eta beste hainbat leku miatzeko agindua eman du. Argazkian, Espainiako Poliziaren esku utzi du operazioa Grande-Marlaskak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun