Bi gizon larri zauritu dira Gorlizen izandako auto istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 21a, 21:16
Eguerdiko 14:20ak aldera auto istripua izan da BI-3151 errepidean, Gorlizko hilerriaren inguruan, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Honda Civic autoak eta Toyota Land Cruiser markako lur orotako ibilgailuak elkar jo dute. Ezbeharraren eraginez, kotxean zihoazen bi lagunak ibilgailu barruan harrapatuta gelditu dira eta, ondorioz, beharrezkoa izan da suhiltzaileak bertara joatea, bikotea erreskatatzeko. Zaurituak 33 eta 43 urteko bi gizonezko dira eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte jasotako zauri larriengatik. Bi ibilgailuak galtzadatik erretiratzen zituzten bitartean, tokiko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak trafikoa bideratzen ibili dira, errailetako bat moztuta gelditu baita. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrola / cc-by Irekia.net - Eusko Jaurlaritza.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun