Bihar, ostirala, Algortako Fadura kiroldegiko ekitaldi aretoan izango den merkataritza eta ostalaritza sektoreko enplegu-azokak erantzun bikaina izan duela adierazi dute antolatzaileek. Izan ere, 180 pertsonak baino gehiagok eman dute izena, Getxoko Udalak zehaztu duenez. Ekimen horren helburua langileak behar dituzten enpresen eta langabetu getxoztarren elkar ekintza sustatzea da. Biharko topaketarako 70 lanpostuetarako eskaintzak baieztatu dituzte, baita beste batzuk ere, oraindik zehaztu gabe dauden arren. Argazkian, Getxolan egoitzaren informazio gunea / © Getxo.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!