
Ostiralero,
Bizkaiko Bertsolari Txapelketako kanporaketak eskainiko ditu
Koska irratiak, goizeko 11etan, FMko 108.0 dialean. Aste honetan, joan den igandean Jone Uria Albizuri algortarra nagusitu zen
Balmasedako bertsoaldia izango da entzungai. Bihartik aurrera, gainera,
"Bertxoko" izeneko saioaren denboraldi berria eskainiko du Koskak, 15:00etatik aurrera, Gasteizko
Hala Bedi irratiari eta Arrosa sareari esker. Irratsaio horretan, “bertsozaletasunari buruz jakin beharreko guztia, turmix-etik pasata topatuko duzu, nahiago dugulako Txapelketa Nagusian BECeko kontserjea elkarrizketatu, Andoni Egaña baino”, adierazi dute irratsaioko arduradunek. Ohi bezala, estreinaldia emanaldi berezi batekin ospatuko dute, bertsoek eta komentario kaxkarrek edota barregarriek bi orduz entzuleen belarriak leherraraziko dituztela. Argazkian, Jone Uria pentsakor, igandeko saioan.