Negurin gertaturiko sexu-eraso saiakera baten ustezko egilea atxilotu dute Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 22a, 09:21

Ertzaintzak 25 urteko gizonezko bat atxilotu zuen herenegun arratsaldean Bilbon, abuztuaren 29ko goizaldean Negurin gertatu zen sexu-eraso saiakera baten egilea delakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Erasoa jasan zuen emakumeak salatu zuenez, etxera bueltan zihoala, gizon bat gerturatu eta beso batetik gogor harrapatu zuen, geldiaraziz eta barruko arropak kentzen saiatuz. Dirudienez, neska oihuka hasi zen laguntza eskatuz eta erasotzaileak ihes egin zuen. Gertatutakoa ezagututa, Ertzaintza ikertzen hasi zen, erasotzailea identifikatzeko asmoz, eta azkenean 25 urteko gizon bat identifikatu zuen erasoaren ustezko egile bezala. Beharrezko egiaztapenak eginda, asteazken arratsaldean atxilotu zuten susmagarria Bilbon, eta datozen orduetan epailearengana eramango dute.

Herrizaingo Sailak dioenez, atxilotuak aurrekariak ditu antzeko gertakarietan nahasita egoteagatik, eta joan den irailean ere atxilotu zuten Bilbon gertaturiko sexu-eraso saiakera baten egilea zelakoan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun