Vocento taldeko "ABC" egunkariaren bertsio digitalak
GaztEHerria gazte sarearen aurka jo du zuzenean
gaurko sarekadaren harira. "ABC"-ren aburuz, gaur atxilotutako gazteak "ETAren gazte korapiloko" buruzagiak dira eta "pantaila bat sortu zuten, 'GaztEHerriak' (sic), hainbat mugimendutan (besteak beste sistemaren aurkakoak, okupak edo euskal AHTren aurkako plataformak), sartu eta talde terroristan barneratzeko gazteak errekrutatzeko asmoz". Baina,
"La Policia vuelve a desmantelar la cantera de ETA" delako artikuluan, D. Martinez eta J. Pagola izeneko kazetariek are garbiago idatzi dituzte GaztEHerriari buruzkoak: "ETArentzat gazteak errekrutatzen zituzten". Halere, ez dute inolako informazio iturririk aipatzen. GaztEHerria pasa den martxoaren 11n jaio zen, besteak beste, IA, Gazte Independentistak, Gazte Abertzaleak, Bilgune Feminista, Elkarlanean, MusikHerria Topatu.info, Alternatiba alderdiko hainbat kide, Itxaso Paya bertsolari algortarra, eta hainbat kirolari eta sortzailek osatu zutela. Argazkia: ©
Gazteherria.net.