Helburu politiko argiak ditu operazio honek:
Alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile ugarik gure herrian abian jarri dute prozesu politikoa ekidin nahi dute errepresioaren bidez. Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoa gainditzeko ematen ari diren urratsen aurrean ezezkoaren horma eraikitzeko lanetan ari dira, errepresio delarik honetarako lanabes nagusia.
Mugimendu independentista ahuldu nahi dute errepresioaren bidez. Gure herrian aldaketarako aukerak irekitzen ari diren honetan independentismoaren oraina eta etorkizuna den gazteria kolpatzen ari dira bide honetan.
Errepresioa gelditzea beharrezkoa izango da abian den prozesu politikoa bururaino eramateko. Ezezkoaren horma eraitsi behar dugu, gure herriak behar duen prozesu demokratikoa baldintza egokietan eta distentsio giroan eman dadin. Zentzu honetan dei egin nahi diegu herritarrei errepresioaren aurrean antolatu eta kaleta atera daitezen. Gaur eta datozen egunotan izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dugu.
Branka kultur elkartearen miaketa iruditan:
Ezer baino lehen gure kezka azaldu nahi dugu atxilotuek bizi duten benetako tortura arriskuaren aurrean. Atxilotuak inkomunikatuak aurkitzen dira Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan, eta inkomunikaturik jarraituko dute datozen egunotan. Gogora ekarri nahi dugu 2010. urtean 49 euskal herritarrek salatu dituzte torturak atxilotuak eta inkomunikatuak izan ondoren. Espainiako Gobernuak errepresioaren aldeko apustu itsuan jarraitzen du. Euskal Herrian ematen ari diren urrats politikoen aurrean atxiloketak, torturak, espetxea, sakabanaketa eta debekua dira Madrilen erantzuna.