Aresen esanetan, "tradizioz ETAren harrobia izan den taldearen berregituraketa bertan behera uztea izan da operazioaren helburua". Halaber, bere ustez, "talde terroristaren eta bere ingurunearen kontrako borrokan, Polizia talde ezberdinak treguan ez daudela eta egongo ez direla erakusten duen milagarren froga dira azken atxiloketak". Bere esanetan, "instituzio guztiek irmotasun demokratikoaren eta mundu horren aurrean tolerantziarik ez erakustearen konpromisoari eutsi egingo diogu, izan ere, askotan aipatu dudanez, mundu horri indarkeria behin betiko eta espresuki baztertzea baino ez zaio geratzen".
Branka kultur elkartearen miaketa iruditan:
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua pozik agertu da Polizia Nazionaleko agenteek azken orduotan ETAren ingurunearen kontra Euskadin, Nafarroan eta Katalunian