Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak aginduta, gutxienez 13 gazte independentista atxilotu ditu goizaldean Espainiako Polizia Nazionalak, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. Hala ere, zabalik jarraitzen du polizia operazioak, Barne Ministerioko iturriak aipatuz albiste agentzia espainolek zabaldutakoaren arabera. Branka herriko tabernara giltza erabilita sartu dira poliziak, lekukoek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Bertara, bereizgarririk gabeko pare bat autotan hurbildu dira kalez jantzitako eta burua estalitako agenteak, ingurua zaintzeaz arduratutako zortzi uniformedunak zihoazen furgonetak lagunduta. Kotxe horietako batean eraman dute Beristain. Iluntzerako mobilizazioa deitu dute Itzubaltzeta / Romon, euren herrikidearen atxiloketa salatzeko. Hitzordua 20:30ean jarri dute, Kolas plazan.
Bestelako gertaerak
Goizeko 5ak aldera, dispositiboa jarri du Sopelan Ertzaintzak, auzokideek UKBERRI.NETi adierazi diotenez. Ahoz aho heldu zaie Guardia Zibila ere inguruan omen zebilela. Bestalde, aipatu udalerrian edukiontzia erre dute ezezagunek. Hala ere, lekukoek ez dute zehazterik izan zer gertatu den lehendabizi eta zer ondoren.
Branka kultur elkartearen miaketa iruditan:
Espainiako Polizia Nazionala goizeko 7:20 aldera hasi da miatzen Itzubaltzeta / Romoko herriko taberna. Hasiera batean, kalea moztu dute agenteek, baina ondoren kale kantoi bakoitzean pare bat polizia jartzera mugatu dira, jendea eta ibilgailuak pasatzen utziz. Hala ere, kazetariei baino ez diete utzi Branka aurrean gelditzen. Gutxi gora behera, 11:15ak arte barruan eduki dute