Patxi Markes eta Jagoba Terrones presoek gose greba utzi dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 22a, 21:37

Joseba Esparza txantrearra isolamendutik atera dute 20 egun gose greban egon ostean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hartara, berarekin batera Castello II (Herrialde Katalanak) espetxean dauden beste euskal preso politikoek, tartean Patxi Markes eta Jagoba Terrones berangoztarrek, baraualdia bertan behera utzi dute. Esparza bi hilabete baino gehiago egon da isolamenduan eta bertatik ateratzeko eskatuz ekin zion gose grebari. Gainontzeko presoek ere bat egin zuten protestarekin, txantrearrak bizi izan duen bakartze egoera salatzeko. Momentuz, "Puertoko espetxera (Kadiz, Espainia) eramango dutela adierazi diote Esparzari, nora zehaztu gabe", errepresioaren kontrako erakundeak jakinarazi duenez. Argazkian, Jagoba Terrones.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun