![](http://farm2.static.flickr.com/1083/5104505073_63057300c4_m.jpg)
Uribe Kosta institutu plentziarreko 70 bat ikasle bildu dira gaur goizean Udalbiltzako auzipetuei euren elkartasuna eta "babes osoa" adierazteko asmoz. Testu bat irakurri ostean,
gaur goizaldean atxilotutako gazteei elkartasuna adierazi diete eta aurrerantzean izango diren mobilizazioetan parte hartzeko deia luzatu dute. Bestalde, biharko, larunbata, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaitu dituzten 21 herritarrei babesa adierazteko hainbat elkarretaratze egingo dituzte eskualdean. Sopelan, udaletxe aurrean batuko dira, 13:00etan. Tokiko EAJ, ezker abertzalea, Alternatiba, EA eta Berdeak talde politikoek bat egin dute deialdiarekin. Algortan ere ordu berean izango da bateratzea, Kasino plazan. Tellagorrin ziren egitekoak, baina aldatu behar izan dute aurretik kultur ekitaldi bat programatuta zegoelako. Erandion, berriz, eguerdiko 12etan egingo dute udaletxeko plazan. Protesta horien bidez, ezker abertzaleko Udal Hautetsien Bilkuraren lana "guztiz zilegi" dela aldarrikatu nahi da, eta elkartasuna adierazi auziperatuak diren alkate, zinegotzi eta Udalbiltzako langileei. Argazkian, gaur goizeko elkarretaratzea Plentziako institutuan / ©
Piztu Plentzia!