Azken atxiloketak salatzeko agerraldi jendetsua egin nahi dute bihar Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 23a, 21:16

Bihar, igandea, elkarretaratzea izango da Bilbon, azken sarekada salatzeko asmoz. Hitzordua 11:00etan jarri dute Arriaga aurrean. Fernando Grande-Marlaskak Auzitegi Nazionaleko espaileak aginduta, orotara 14 izan ziren Espainiako Poliziak atzo goizaldean atzemandako gazteak; tartean Imanol Beristain Itzubaltzeta / Romoko militante independentista zegoela. Dirudienez, dagoeneko Madrilen dauzkate atxilotuak. Hala ere, Beristain polizien eskuetan inkumunikarik jarraitu bitartean, egunero izango dira mobilizazioak Itzubaltzetan. Gaur, larunbata, 20:00etan jarri dute manifestazioa hitzordua Kolas plazan. Bihar, igandea, 12:30ean batuko dira. Argazkian, gazteriaren aurkako sarekadak salatzeko pankarta Erandion.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun