Imanol Beristainen senideek ez dute bere berririk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 23a, 23:04

Imanol Beristain eta azken sarekadan atxilotutako beste gazte guztiak aska ditzaten aldarrikatu dute 370 bat lagunek Itzubaltzeta / Romon egindako manifestazioan. Bertako ezker abertzaleak jakinarazi duenez, "komunikabide batzuetan era ezberdinetako zurrumurru eta filtrazioak agertu badira ere, familiak ez du Beristainen inguruko inolako berririk. Ez non dagoen, ez zelan dagoen, ezta noiz pasatuko duten epailearen aurretik ere". Martxan zehar, torturaren aurkako aldarriak izan dira nagusi. Biharko bi dira jarri dituzten deialdiak: lehenengoa, goizeko 11etan atxilotuen senideek Bilboko Arriaga plazan egingo duten prentsaurrekoa; eta bigarrena, 12:30ean, Itzubaltzeta / Romoko Kolas plazan, kultur etxearen ondoan, egingo den manifestazioa. Beristain inkomunikazio egoeran eta tortura arriskupean dagoen bitartean, egunero izango dira manifestazioak arratsaldeko 8etan, biharkoa izan ezik.

Itzubaltzeta / Romoko manifestazioa iruditan

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun