Astrabuduako ekitaldian Joseba Goikouria Erandioko alkatea, Josebiñe Aranaga Hezkuntza zinegotzia eta Agustin Ruiz Adimac elkarteko lehendakaria eta Elisa Alvarez Interac erakundeko kidea egongo dira. Azken horrek adimen handiari eta Adimen Etekin Handiko Taldeen helburuei eta metodologiei buruz arituko da. Bestalde, ekipo teknikoaren aholkularitza eta talde horietan parte hartzen duten umeen testigantzak ere izango dira ekitaldian. Neska-mutilek talde berezi horri buruzko iritzia eta balorazioa eskainiko dute.
Adimen Etekin Handiko Taldea (GAR 01 Erandio) 8 urtetik beherako umeei zuzenduta dago eta azaroaren 8an hasiko da. Klaseak astelehenetan arratsaldeko 6etatik 7etara izango dira Erandioko Bekoa ikastetxean.
Asteartean, hilak 26, eta azaroaren 2an, adimen handiko ume zein gaztetxoentzako klase bereziak abiatuko dituzte Getxo eta Erandio udalerrietan datozen asteotan. Algortan, ohi legez prestatu dute Adimen Etekin Handiko Taldea eta etzidamu, asteartean, hasiko dute ikasturtea Zabal ikastetxean, arratsaldeko 6:30ean. Aurreko ikastaroetan izandakoek aurten ere egongo direla berrestea baino ez dute egin behar izango. Besteek