Aulestiko saiorako sarrerak aurretiaz internetetik erosteko aukera bada, baita finaleko sarrerak ere. Horretarako, bertsosarrerak.eu webgunean sartu eta bertako argibideak jarraitu besterik ez dago. Bestela, kiroldegiko sarreran hartu ahal izango dira biharko saiokoak zortzi, bost edo hiru eurotan, arruntak, bazkideentzakoak eta gazteentzakoak, hurrenez hurren. Finalekoak, ordea, hamasei, hamabi eta zortzi eurotan har daitezke.
Aulestin abestuko duten bertsolariak
• Arrate Illaro (1989, Algorta): Ikus-entzunezko lizentziatura ikasten dabil Leioan, baina aurten Herbehereetan ibili da Erasmus-en bitartez. "12 urterekin hasi nintzen Algortako Bertsolari Eskolan, eta ordutik gertu gertutik jarraitu izan dut beti Bizkaiko Txapelketa". Aurtengoa parte hartzen duen bigarren aldia izango da. 2006ko Ipar Uribeko txapelduna.
• Peru Vidal: (1988, Leioa): Irakaslea eskola arautuan (Leioako eskoletan) eta Algortako Bertsolari Eskolako gaztetxoen taldeko gidari. 1988an sortu zen Plentzian, baina Leioan bizi da aspalditik. Birritan kantatu du Ipar Uribeko Bertsolari Txapelketan eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketan. Aurton Uribe Butroeko txapelketan parte hartu du.
• Mikel Goiriena: (1985, Mungia): Futbolaria eta bertsolaria. "Lan egiten neban artean atara nebazan ikasketak eta orain ikasten jarraitzen dot bonberorako preparetan. Taket bertso-eskolan alkartzen naz eguenero edo barikuro, futbolak izten daustan egunetan". 2010ko Uribe Butroeko txapelduna da eta lehenengoz parte hartu du Bizkaiko Txapelketan.
• Gorka Ostolaza: (1980, Markina-Xemein): "Unibertsitateko ikasketak egitera Arrasatera joan nintzen eta ondoren irakasle lanetan ibili naiz han eta hemen. Bertsolaritza bizitzaren beste osagai bat da niretzat, alternatiba aberats bat. Musikazaleagoa naiz bertsozalea baino". Lea-Artibaiko txapeldun 2002, 2004 eta 2008an eta txapeldunordea 2010n. Bizkaiko Txapelketako finalerdietan kantatu du 2000, 2002, 2006 eta 2008an. Plazatik Gaztetxera txapelketako txapeldun 2006an.
• Ibon Ajuria (1977, Gernika-Lumo): Ingeles Filologian eta Alemaniar Filologian lizentziatua, eta Atzerriko Hizkuntzako Magisteritzan diplomatua. Irakaslea da. Garriko bertso-eskolan hasi zen eta gaur egun Gernikako Lilibertso taldean dabil. Santutxuko bertso-eskolara ere joaten da.
• Xabat Galletebeitia (1986, Lekeitio): Farmazian lizentziatua da eta Lekeitioko "Poto" bertso-eskolako kidea. Bigarrenez parte hartuko du eskualdeko txapelketan.
Behin behineko sailkapena:
Finalaurrekoetarako sailkatuak
• Onintza Enbeita (iazko finalista)
• Etxahun Lekue (iazko finalista)
• Iratxe Ibarra (iazko finalista)
• Arkaitz Estiballes (iazko finalista)
• Fredi Paya (iazko finalista)
• Oihana Bartra (Mungiako irabazlea)
• Jone Uria (Balmasedako irabazlea)
Beste zortzi sailkatuak, puntuazioen arabera (hiru saio falta dira)
• Xabier Enbeita, 370,5 puntu.
• Joseba Artza, 363.
• Ander Elortegi, 361,5.
• Iker Belaustegi, 358,5.
• Iñaki Iturriotz, 353.
• Itxaso Paya, 349.
• Lander Ibarluzea "Atxulua", 346,5.
• Julen Erezuma, 342.
Dagoeneko, txapelketatik kanpo
• Julen Sololuze, 340.
• Asier Legarreta, 291,5.