Torturak ekiditeko neurriak hartzeari uko egin dio Grande-Marlaskak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 24a, 16:19

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Imanol Beristainen eta gazte independentisten aurkako sarekadan atxilotutako beste 13 gazteen osotasun fisikoa babesteko neurri guztiak atzera bota egin ditu. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak atzo arratsaldean jakinarazi zuenez, gazteen abokatuek hainbat neurri hartzeko eskaera egin zioten baina epaileak atzera bota zituen guztiak. Grande-Marlaska epaileari eskatu zizkioten torturak ekiditeko neurriak honako hauek dira: Habeas Corpusa aplikatzea, hots, atxilotuak berehala epailearen aurrera pasatzea; inkomunikazio aldian atxilotuak torturatuak izan daitezen ekiditeko protokoloa ere eskatu du defentsak, eta hau ere atzera bota dute. Argazkian, Itzubaltzeta / Romon eginiko pintaketa bat.

Tortura ekiditeko protokoloak hiru neurri hartzen ditu bere baitan: atxiloketa aldian konfiantzazko medikuaren bisitak izatea, atxiloketa une guztia bideokameraz grabatua izatea eta senideek atxilotua non dagoen eta nola dagoen jakin dezatela. Atxilotuak inkomunikatuak jarraitzen dira eta ez dago beraien egoeraren inolako berririk.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun