Mark Zuckerberg, egun 26 urte dituena, 19 urteko ikaslea zen Facebook sortzen hasi zenean. Forbesek kalkulatu du 4.000 milioi dolar dituela eta Facebooken merkatu-balioa 25.000 milioi dolarrekoa da. Baina Zuckerbergek ez zuen dirua bilatzen, ezta lagunak izatea ere. Lagunak hurbilegi daude, norberaren afektibitatean eragiten dute, batzuetan besarkatzen zaituzte (Mark-ek gorrotatzen ditu besarkadak) eta nahi dutenean joan daitezke, zeu berriz bakarrik utzita.
Facebooken, ordea, lagunak eta "ezagunak" beti daude hor. Nahi duzunean haiengana jotzen duzu, edo begiratzen diezu isilean. Zeure bakardadea laguntzen dute eta ezer gutxi eskatzen dute trukean: informazioa ematen dizute, euren argazkiak eta pentsamenduak konpartitzen dituzte eskatu gabe, eta ez zaituzte behartzen zureak plazara ditzazun. Gaur egungo garaietako paradigma da Facebook: harreman sozialak izan baina kontaktu zuzenaz "zikindu" gabe.
Laura Mintegi idazle algortarrak pasa den ostegunean "Gara" egunkarian argitaratutako artikulua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.