Azken sarekadan atxilotutako 14 gazte independentistetatik lau Grande-Marlaska epailearen aurretik pasatzen hasi dira goizeko 10etan. Oraingoz, baina, ez dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean dauden gazteen izenak eman. Iturri juridikoak aipatuz
Europa Press albiste-agentziak jakinarazi duenez, beste hamar atxilotuak "astean zehar" deklaratuko dute. Izan ere, neska-mutilen osotasun fisikoa babesteko neurri guztiei uko egin ondoren, Lege Antiterroristak ematen dion bost eguneko epe legala agortuko du Fernando Grande-Marlaskak, Europa Pressen arabera. Servimedia agentziak, berriz, bihar igaroko direla ziurtatu du. Espetxera bidali ala ez gazte guztiak galdekatu ostean soilik erabakiko du epaileak. AAMren ustez, ordea, "gaur eta bihar artean igaroko dira guztiak epailearen aurretik. Abokatuek eta senideek ez dute bestelako xehetasunik". Atxilotuen artean Imanol Beristain Gutierrez dago, 27 urteko itzubaltzetarra. Argazkian, Espainiako Polizia Nazionala Beristain eramaten Brankako miaketaren ostean.