Gobela eta Ibaizabal ere berdez tindatu dituzte AHTren aurkakoek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 25a, 19:12

Abiadura Handiko Trenaren aurkako Mugitu! Mugimenduak (M!M) atzo, igandea, Hego Euskal Herriko 18 ibai berdez tindatzean egindako "desobedientzia ekintzaren" helburua trenaren eraikuntzak akuiferoetan eragiten dituen "hondamendia" eta "kalte larriak" salatzea zen. Tartean, Gobela eta Ibaizabal ere itxura horrekin agertu ziren. Euskal "Y"aren aurkako talde horretako ekintzaileek atzoko ekintza azaltzeko eskaini duten prentsaurrekoan, tunelak egiteko zulatzean AHTk lurpeko uretan eta iturburuetan egiten dituen kalte larriak azaldu ditu. Horrez gain, ibaietan eta erreketan botatzen dituzten isuri kutsatzaileak salatu ditu. Gainera, hainbat leku bana-banan aipatu ditu taldeak. Izan ere, horietan guztietan, ingurumen-arazoak eragingo omen ditu azpiegitura horrek, ekintzaileen iritzian. "AHTren eraikuntza ez dator sistema hidrikoaren zaintzarekin bat", esan dute Mugitu!-ko kideek, eta eraikitzeko dauden tunelak ere salatu dituzte. Argazkian, Gobela ibaia berdez tindatuta Itzubaltzeta / Romoko sarreran / © German.

Gobela eta Ibaizabal berdez tindatuak iruditan:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun