Fiskaltzak 15 urtetatik 10era murriztu du lau auzipetuentzat eskatutako espetxe-zigorra; diru publikoak bidegabe erabili izanaren salaketa kendu du, baina "ETAko kide izatea" leporatzen die oraindik. Hain zuzen, aipatu akusazioa kendu die fiskalak Joseba Mikel Garmendia, Loren Arkotxa, Xabier Alegria eta Xabier Iragorri auzipetuei. Horrenbestez, auziperatu guztientzat eskatzen dute orain 10 urteko espetxe zigorra. Horretaz gain, Udalbiltza-Kursaal, Udalbiltza Partzuergoa eta Euskal Garapen eta Kohesio Funtsaren behin-betiko itxiera eskatzen du fiskalak.
Ostiral eta larunbateko kontzentrazioak iruditan: