Hutsegite larriak egiten dituzten gidariei bakarrik jarriko diete isuna Getxoko udaltzainek,
"El Correo Español" egunkariak zabaldu duenez. Gobernu Taldeak langileei murrizketa sozialak ezarriko dizkiela iragarri zuenean hasi zuten mugagabeko protesta poliziek, aipatu hedabideak gaineratu duenez. Maiatzean %3 jaitsi zieten soldata. Hala ere, ez dira horiek protestan ari diren udal langile bakarrak. Astearte honetarako, urriak 26, bi ordutako lanuztea deitu du Getxoko Udaleko Langileen Batzordeak, ELA sindikatuko iturriak aipatuz Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Protesta horren bidez, tokiko erakundea lan-hitzarmena eta 2006ko abenduaren 26ko udal batzarrean hartutako erabakiak "sistematikoki ez betetzeko" jarrera mantentzen ari dela salatu nahi dute funtzionarioek. Bihar, 8:00etatik 10:00etara izango da paroa. Ostiralean, berriz, 9:00etatik 11:00etara egingo dute lanuztea. Argazkian, 2009ko maiatzaren 27an, udaletxe aurrean egin zuten elkarretaratzea Getxoko udal langileek / © Getxoko Udaleko ELA.