Azken bi urtetan bezala, Adela Andikoetxea Urdulizko baserritarrak barazkien saria irabazi egin du gaur, urriko azken astelehenean ospatu den Gernikako azokan. Aurten 353 saltoki izan dira bertan. Udaltzaingoaren arabera, ehun mila lagun inguru batu da azokan,
"Busturialdeko Hitza"-k zabaldu duenez. Urtero legez, hainbat lehiaketa egin dira: esan bezala, barazkiena Adelia Andikoetxea urduliztarrak irabazi du, frutena Gatikako Jose Etxeberriak, milalore eztiarena Zornotzako Valentin Llonak, txilar eztiarena Kortezubiko Javier Larrinagak, txakoli beltzarena Bakioko Zabalak eta gaztarena Idiazabalgo Aranburu elkarteak, besteak beste. Enkantean, berriz, gazta erdiagatik 7.700 euro ordaindu ditu Mungiako Taska jatetxeak, inoizko kopururik altuena. Argazkian, barazkien postu bat Algortako San Lorentzo azokan, Andikoetxearentzat lehenengo azoka izan dena.