Xabier Bidaurre (Galdakao), Ruben Villa (Sestao), Ibon Esteban eta Ander Maeztu (biak Iruñekoak)
espetxera bidaltzea erabaki zuen atzo gauean Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Inkomunikatua egon den bitartean tortura fisikoak eta psikologikoak jasan dituela salatu du Maeztuk,
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) zabaldu duenez. "Besteak beste, kolpe asko eman dizkiote gorputz osoan zehar. Horrez gain buruan poltsa jarri diotela azaldu du arnasarik gabe uzteraino. Mehatxu eta presio ugari jaso ditu inkomunikaturik egon den egunetan", adierazi du errepresioaren kontrako erakundeak. Beste hiru atxilotuek ez dute tortura fisikorik, baina presio psikologikoa handia izan dela salatu dutela aipatu du AAMk. "Mehatxuak eta presioak ugariak izan dira, besteak beste poltsa jartzeko imintzioak egin dizkiotelarik", azaldu duenez. Gainerako atxilotuak, Imanol Beristain itzubaltzetarra barne, gaur eramango ei dituzte epailearen aurrera. Argazkia: cc-by-sa Askatu.org.