Hainbat langabetu sei hilabetez kontratatuko ditu Urdulizko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 26a, 12:43
Urdulizko Udalak tokiko langabetuei zuzendutako prestakuntza eta enplegu programa berria martxan jarri du. Ekimena iaz ere garatu zuten, lanik ez dutenen profil profesionala hobetze aldera. Izan ere, udal iturrien arabera, langabetuen kopurua "izugarri" handitu da Urdulizen. Tokiko arduradunek tasa hori jaitsi nahi dute, lanik ez daukatenei enpresentzat erakargarriak izateko heziketa emanez. Aipatu programa egoera latzenean dauden langabeei zuzenduta dago bereziki. Behin eskolak bukatu eta 15 eguneko probaldia igarota, gehienez jota, 6 hilabeteko kontratua egingo diete aukeratutako lagunei. Iaz, ekimenean parte hartutako 36 pertsonetatik zortzik udalean lan egiten jarraitzen dute. Tokiko erakundeak 150.000 euro zuzendu ditu horretarako aurten. Argazkian, Urduliz herria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun