Kalean da We Are Standard getxoztarren "The Golden League" birnahasketa bilduma

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 26a, 13:09

We Are Standard musika talde getxoztarrak gaur jarri ditu salgai bigarren diskoko ("We Are Standard", 2009) kantuen gainean zenbait artistak egindako nahasketa berriak. John Talabot, Arthur Baker, The Requesters, David E Sugar eta beste zenbait musikarik egindakoak dira erremix horiek. Lan berriari "The Golden League" izenburua jarri diote. We Are Standard taldearen kantuei buruzko ikuspegia adierazi dute musikari horiek nahasketa berri horietan eta getxoztarren jai-giroa, erritmoa eta dibertsiorako gogoa islatu dute horietan. Argazkian, We Are Standard taldea Madrilen emandako kontzertu batean / cc-by-nc-sa Andor.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun