Literatura tailerra abiatuko du etzi Plaza Beltza kulturguneak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 26a, 13:32

Ostegun honetan, urriak 28, literatura tailerra abian jarriko dute Larrabasterrako Plaza Beltza herri kulturgunean, Akilino Arriola kalean. Ekimen horren helburua irakurzaletasuna bultzatzea da, hala nola, "zenbait altxor" ezagutzera ematea, modu erraz batean. Aukeratutako lehenengo liburua Joseba Sarrionandia idazlearen "Kolosala izango da" lana da eta horrekin emango diote hasiera tailerrari. Hitzordua arratsaldeko 7etan jarri dute. Kulturguneko arduradunek adierazi dutenez, "irakurtzea plazera da, eta plazera besteekin, lagunekin, konpartitzen dugunean, biderkatu egiten da. Plazer hori zurekin konpartitu nahi dugu guk". Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltzan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun