Koska Uribe Kostako irrati libreak FMko 108.0 bere diala eskainiko dio hemendik aurrera
Info7 irratiko "5etako diligentzia" magazinari. Izenak dioen bezala, arratsaldeko 5etan emititzen da, astelehenetik ostiralera, Agin Rezola esatariak gidatzen duen kultur eta albiste saioa. Gaur izango du estreinaldia Uribe Kostako antenan eta, besteak beste, Ur Apalategi idazlea elkarrizketatuko dute. Rezolak berak aitortu duen bezala, “sentsazio onak” dira magazinean, baina “txisteak ez hainbeste”. Koska irratiko lagunek azaldu dutenez, "denboraldi hasiera honetan, handik hona dabiltza Koska irratiko esatari, teknikari eta laguntzaileak, grabagailuak, mikroak, CDak, irratia duten sakeleko telefonoak eta interferentzien aurkako hauts magikoak daramatzatela. Beti presaka baina beti garaiz, programen arteko denbora-espazioa laburtzeko beti prest. Horregatik, ezer hobea ez zaigu otu '5etako diligentzia' hartzea baino". Argazkian, Koska irratiko estudioa.