Iker Beristain euskal preso politikoak
gose greban jarraitzen du, Jare bere alaba jaioberria ikusten husten ez diotelako. Fernando Grande-Marlaska epaileak bere anai txiki Imanol espetxeratu ala ez erabakiko du gaur. Bitartean, Meaux espetxean daukaten algortarra hamabi egun egin ditu baraualdian. "Bere etxekoek ez dute beste berririk, Frantzian dagoen greba mugimenduarekin azken asteotan bisitatzera joaterik izan ez dutelako", Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez adierazi duenez. Bestela, Chateauroux-en dauzkaten Eñaut Aramendi (Urruña) eta Mattin Olzomendi (Hazparne) euskal preso politikoak ere gose greban sartu dira, Meaux espetxean baraualdian diren presoekin elkartasunez,
Kazeta.info agerkariak zabaldu duenez. Izan ere, Beristaini babesa adierazteko, bere kartzelakide Iñaki Arietaleanizek (Bergara), Beñat Aginagaldek (Hernani) eta Alex Uriartek (Gasteiz) ere protestari ekin zioten. Argazkian, Iker Beristain / cc-pd Etengabe.