Antzinako erara egindako limonada dastatzeko aukera izango da bihar Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 26a, 19:21
Bihar, asteazkena, elurtegiei eta txanbilean egindako limoi-urari buruzko hitzaldia eskainiko du Felix Mugurutza Montalbanek, Gorlizko erakusketa aretoan. Bertan, udalerrian hain ospetsua zen edariari buruz arituko da Aunia kultur elkarteko kidea. Izan ere, "txanbilean egindako limonada, udalerriko edaririk preziatuena izan da mendeetan zehar", antolatzaileek adierazi dutenez. Hori egiteko, mendietako elurtegietatik ekarritako izotza erabiltzen zuten. "Lan neketsua zen", gaineratu dutenez. Solasaldia arratsaldeko 7etan hasi eta limonada ospetsua dastatzeko aukera ere egongo da. Argazkian, XVII. mendeko elurtegia Kolitzan, egun mendizaleentzako aterpe dena / cc-by Egizu!.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun