Atxilotuak inkomunikaturik deklaratzen ari dira epailearen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 26a, 19:50

Imanol Beristain itzubaltzetarra zein Espainiako Auzitegi Nazionalean dauzkaten gainontzeko bederatzi gazteak inkomunikaturik deklaratzen ari dira Fernando Grande-Marlaskaren aurrean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak zabaldu duenez. "Goizean bost lagun igaro dira epailearen aurretik eta arratsaldean beste bostak ari dira deklaratzen. Abokatuek ez dute beraiekin egoteko aukerarik", azaldu du errepresioaren kontrako erakundeak. AAMk ezin izan du goizean igaro direnen izenak zehazterik izan. Atzo, astelehena, Xabier Bidaurre (Galdakao), Ruben Villa (Sestao), Ibon Esteban eta Ander Maeztu (biak Iruñekoak) hartu zituen Grande-Marlaskak eta lauak espetxeratzeko agindu zuen. Argazkian, aurreko egunetan bezala, gaur ere manifestazioa egingo dute Itzubaltzeta / Romon, 20:00etan Kolas plazatik abiatuta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun