Arratsalderako, berriz, Gernikako Akordioaren sinatzaileek elkarretaratzeak prestatu dituzte Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñean, "Aski da! Bakebidean aterabide demokratikoak orain!" lelopean. Bizkaiko hiriburuko elkarretaratzea Arriaga plazan egingo dute, 19:30etik aurrera.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren lehen balorazioa:
Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatu izana egotzita hamabost Guardia Zibil epaitzen ari diren diren aste honetan bertan Espainiako Polizia Nazionalak tortura erabili du beste behin pasa den astean atxiloturiko gazte independentisten aurka. Espainiako Gobernuak mezu argia eman nahi izan du tortura hauen bidez, prest dagoela errepresiorik ankerrenarekin jarraitzeko Euskal Herrian ireki den prozesu politikoa saboteatzeko.
Inkomunikazioak bide eman die poliziei gazteak nahieran torturatzeko, beste behin ere inkomunikazioaren eta torturaren arteko lotura agerian utziz.
Gaurko honetan PNVri galdetu beharrean aurkitzen gara antzeko operazioekin jarraitzea eta gazteak torturatzea ere Madrilen sinaturiko akordioen parte ote diren. Azken tortura kasu larrien aurrean jeltzaleen erakutsi duten isiltasunak ankerkeria honen bidelagun egiten ditu, herri honetan jada ezkuta ezina delako PSOEren gobernua tortura latzak erabiltzen ari dela atxiloturiko euskal herritarren aurka. Honen aurrean isilik dagoena horrela erabaki duelako dago isilik.
Amnistiaren Aldeko Mugimendutik dei egin nahi diegu herritarrein torturaren aurrean kalera ateratzeko.