Abendura bitartean umeentzako jarduerak antolatu ditu Areetako Kukupraka ludotekak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 27a, 18:31

Urritik abendura bitartean, hainbat ekimen antolatu dituzte, Areetako Eskoletako plazan lekuturiko Kukupraka udal ludotekan. Ostiral honetan, hilak 29, 5 eta 11 urte arteko neska-mutilentzako kamiseta tailerra egingo dute, 15:30etik 19:30era. Azaroaren 26rako, berriz, malabarismo eta aurpegi margotze tailerra prestatu dute, aurreko ordutegi berean. Bestalde, abenduaren 23an, txangoa egingo dute Olentzeroren etxera; Mungiako Izenaduba basora, alegia. Irteeran parte hartzeko izenemate epea abenduaren 1etik 15era egongo da zabalik. Txangoa arratsaldez egingo dute, bi txandatan: 17:00etan eta 17:30ean. Autobusa 16:15ean irtengo da Areetatik. Ekintza guzti horiek bazkide direnei zein ez direnei daude zuzenduta. Hala ere, ludotekako kideek lehentasuna izango dute. Argazkian, Areetako Ludotekako umeak judo tailer batean / © Getxoko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun