Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Erandion aldean 800 gramo marihuana eramatea egotzita

Ertzaintzak 800 gramo marihuana atzeman ditu Erandion, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldu duenez. Halaber, 35 urteko gizonezko bat atxilotu du, osasun publikoaren kontrako delitua egotzita. Gaur, goizaldeko 5ak aldera jaso dute deia poliziek, aipatu udalerriko etxebizitza batean liskarra zegoela esanez. Bertaratu diren ertzainek "gorabehera handiegirik gabe kontrolatu dute egoera", Herrizaingo Sailak dioenez. Ustez liskarrean nahastutako lagunetako bati, ordea, 800 gramo marihuana atzeman dizkiote. Aldean omen zeraman, kutxa batean sartuta. Horrenbestez, gizona atxilotu eta epailearen esku utzi dute.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun