Ama eta alaba harrapatu ditu auto batek Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 27a, 14:36

Getxo udalerriko bi auzokide, 57 urteko ama eta 24 urteko alaba, harrapatu ditu gaur auto batek, Algortako Euskal Herria kaleko 18. zenbakiaren parean, Getxoko Udalak zabaldu duenez. MLGV eta NSG inizialak dituzten bi pertsonak larri ez bazeuden ere, DYAko anbulantzia batek erietxera eraman behar izan ditu. Udaltzaingoaren iturrien arabera, istripua gozieko 11ak aldera izan da. Oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, ibilgailua ez da garaiz gelditu aipatu kaleko pasabidera helduta. Argazkian, urriaren 19an, anbulantzia batek ziklomotore bat harrapatu zuen Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun