Haur eskola berria bisitatu ahal izango dute bihar gorliztarrek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 27a, 14:48

Dagoeneko amaitu dituzte haur eskolako lanak, Gorlizko Urezarantza auzoan. Gauzak horrela, ostegun honetan, urriak 28, gorliztar guztiak zentro berria bisitatzera gonbidatu ditu Emma Calzada alkateak. Bihar, ate irekien eguna egingo dute bertan, 10:00etatik 13:00etara. "Ordutegi horren barruan, interesa duten guztiek haur eskolako instalazioak ikusi eta ezagutu ahal izango dituzte", udal iturriek zehaztu dutenez. Amaitu egin da jada horretan izena emateko epea. Behin betiko zerrendak gaur ziren plazaratzekoak eta azaroaren 2an ekingo diote ikasturteari. Argazkian, hiru neskato jolasean / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun