Larunbatean bertan eskuratu ahal izango dira Indabadarako txartelak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 27a, 15:09

Amnistia, UK eta La plaza tabernetan zein Eztabaida gunean agortu egin dira jada larunbat honetako (urriak 30) Indabadarako txartelak. Hala ere, eskuratu ez duenak ez dauka kezkatzeko arrazoirik. Algortako Gazte Asanbladak (AGA) jakinarazi duenez, egunean bertan ere salduko dituzte tiket batzuk, 6 euroren truke. Goizeko 10:30etik aurrera, Algortako Bihotz Alai plazan jarri dute horretarako hitzordua. Izan ere, aipatu gunean ospatuko da babajana. Jaieguna 10:00etan abiatuko dute, diana, sagardo txotxa eta ekitaldiarekin, gero bazkari herrikoiarekin jarraitzeko. Sabelak bete ondoren, zozketak, kantak eta enkantea izango dira, bazkalostea animatzeko. Plaza ganoraz bildu eta atondu ostean, elektropoteoaren ordua helduko da, baita herriz aldatzeko tenorea ere, jaialdiak Getxoko Txorimalo gaztetxean jarraituko baitu, urteroko gaupasa dela medio. Argazkian, iaz lehenengo aldiz egin zen Indabada Bihotz Alai plazan.

Hona hemen egitaraua:

10:00 Diana.
13:00 Txotx.
14:00 Ekitaldia.
15:30 Bazkari herrikoia.
20:00 Elektropoteoa.
Eta ondoren, gaupasa Txorimalo gaztetxean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun