Gazte itzubaltzetar bat atxilotu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 27a, 16:02

Itzubaltzeta / Romoko mutil gazte bat atxilo hartu zuen atzo Espainiako Polizia Nazionalak Madrilen. Bere lagunek UKBERRI.NETi adierazi diotenez, atxiloketa gaueko 23:30ak aldera izan zen Espainiako Auzitegi Nazionaleko atzeko aldean. Gaztea Imanol Beristainen beste senide eta lagunekin batera zegoen, "Beris txiki" eta beste gazte independentisten berri izateko. Abokatuak itxaron eta haiekin hitz egin ondoren, hainbat lagun eraikineko atzeko alderantz hurbildu ziren, bertatik hainbat furgonetaz Beristain eta beste atxilotuak eramaten ari zirela. Bertan, zenbait polizik alde egin ezean atxilotzeko mehatxu egin zieten, baina senide eta lagunak hurreratu eta animo oihuak bota zizkieten furgonetaz garraiatzen zituzten gazteei. Poliziek hamasei lagun identifikatu eta itzubaltzetarra atxilotu zuten. Oraindik orain ez dago bere berririk. Balizko mobilizazioak egunean zehar iragarriko dituela jakinarazi du Itzubaltzeta / Romoko ezker abertzaleak. Tartean, arratsaldeko 7:30ean Bilboko Arriaga plazara deitu dute Gernikako Akordioaren sinatzaileek. Argazkian, Espainiako polizi bat Branka ondoan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun