Bihar, osteguna, "Aittitta Raduga" euskal kultur irratsaioa berriz emititzeari ekingo dio
Koska irratiak. Arratsaldeko 3etan izango da hitzordua, astero-astero errepikatuko dena. Estreinaldia ospatzeko, gainera, emanaldi berezia entzun ahalko da FMko 108.0 dialean: Mezo Bigarrena kantautore algortarra zenari buruzkoa. Horretarako, hiru orduko saioa emitituko du eskualdeko irrati libreak. Hasteko, Lekeitioko Arrakala irratiak "Aittitta Raduga"-n ekoiztutako irratsaio bikoitza. "5etako diligentzia" amaitzean, 6etan, Koska irratiko "Munduko Sustraiak"-en saio baten errepikapena eskainiko dute. Zehazki, pasa den urtarrilaren 22an Fabian Cabrera kazetari argentinarrarekin batera Mezori buruz grabatutako saioa, abeslariaren heriotzaren 17. urteurrenean. "Aittitta Raduga" saio "intimista eta ganberroa da, kaotiko xamarra", egileek onartu dutenez. Ostegunero izango da entzuteko aukera, aipatu bezala, arratsaldeko 3etan. Argazkian, Ander Deuna ikasleak Koska irratian.