Gaur, osteguna, egingo dituzte Leioa eta Erandioko campuseko ikasle olinpiadak.
Ikasle Abertzaleek (IA) antolatuta, tokiko fakultate guztietatik aurkeztutako 8 pertsona edo gehiagoko taldeak elkarren aurka arituko dira, goizean zehar egingo dituzten hainbat jolasetan. Eguerdiko 12etan talde guztiek euren fakultateko sarreran itxaron beharko dute. Ordu erdi beranduago, 12:30ean, hasiko da lehia. Talde irabazleak azaroaren 6an izango den Ikasle Egunean arituko dira olinpiaden finalean. Biharko norgehiagoka amaituta, 14:00etan, ikasle bazkaria egingo dute unibertsitateko kafetegi ondoan. Txartela egunean bertan erosi ahal izango da, 4 euroren truke. Behin sabelak beteta, 19:00etan Bilbora joan eta poteoa egingo dute, Errondabide kaletik abiatuta. Azkenik, egunari agur esan eta gauari paso emanez, 21:00etan jaialdia eta luncha izango dute ikasleek 7 Katu gaztetxean. Argazkian, ikasleak Trivial jokoan aritu ziren Getxoko Txorimalo gaztetxean, urriaren 12an egindako herri eskoletan.