Astearte iluntzean Imanol Beristain Espainiako Auzitegi Nazionaletik Soto del Real espetxera zeramatela inguruan
atxilotu zuten Itzubaltzeta / Romoko gaztea etxean da jada. A.S. izeneko gaztea atzo gauean heldu zen herrira, Espainiako Polizia Nazionaleko komisaria batetik eta Informazio Brigadaren instalazioetatik igaro ostean. Gaztea asteartean 23:30ak aldera harrapatu zuten poliziek Beristaini animo oihuak botatzen zizkion bitartean. Lurrera bota eta bertan hainbat ostikada eman zizkioten. Ondoren, eskuburdinak jarri eta "erortzen zen hirugarren munduko" komisaria batera eraman zuten, hainbat preso sozialekin batera gaua pasatzera, gazteak adierazi duenez. Goizean, Informazio Brigadarengana eraman eta bertan izan zuten hainbat orduz, "usain txarreko" ziega batean. Argazkian, Espainiako Polizia Nazionalak Branka herriko taberna ondoan.