Ingelesezko ipuin kontalaria izango da larunbatean Gorlizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 28a, 16:52
Etzi, larunbatean, ingelesezko ipuinak kontatuko dizkiete umeei Gorlizko ikastetxean. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean jarri dute eta, antolatzaileek jakinarazi dutenez, garaiz iristea beharrezkoa da, ateak 18:40ean itxiko baitituzte. Ekimena 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta sarrera doakoa izango da. Arduradunen arabera, Cataplina ipuin kontalariaren saio horretan istorio dibertigarri bat entzuteko aukera izango dute bertaratzen direnek. Antolatzaileek esan dutenez, haiek ez dute erantzukizunik hartuko umeengan. Bitartean, gaur ludotekaz ere goza dezakete Gorlizko neska-mutilek arratsaldeko 5etatik 7etara, kultur etxean. Argazkian, ipuin kontalari bat Gorlizen / © Gorliz.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun