Ostiral honetarako, urriak 29, batzar irekia deitu du
Itsasoruntzek. Hitzordua gaueko 10etan jarri dute Algortako Bihotz Alai plazan Uribe Kostako surflariek. Bilera horretan, azken ukituak eman nahi dizkiote azaroaren 13rako aurreikusitako ekimenari. Larunbat horretan,
Ibaizabalgo bi aldeen arteko giza-katea osatuko dute uretan, Bizkaiko Zubi parean, "egun bizi dugun egoerari bultzada emango dion elkarrizketa sustatzeko". Ertzetik ertzera dauden 160 metro inguru gainditzeko, gutxi gora behera, euren surf oholekin batera elkarren artean eskuak lotuko dituzte ehun gizon-emakume behar dituztela adierazi dute Itsasoruntzekoek. Parte hartu nahi duen guztiak ondoko helbide elektronikora idazterik badauka:
itsasoruntz[abildua]gmail.com. Argazkian, ekainaren 19an itsasadarrean, Guggenheim parean, berragertu zen Itsasoruntz / cc-pd Itsasoruntz.