Ska kontzertu antifaxista izango da larunbatean Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 28a, 19:01

Etzirako, larunbat honetarako, ska jaialdia antolatu du Itzubaltzeta / Romoko gaztetxean Cable Street Beat-Euskal Herria elkarteak. "Maite ezazu musika, gorroto itzazu faxismoa eta arrazakeria!" lelopean, Italiatik eta Gasteiztik etorritako taldeak emango diote soinua gauari. Alde batetik, Araban jaiotako Siroko Jamaikan Ska taldea arituko da. Potato talde mitikoaren kide ohiek sortu zuten eta Ska eta Early Reggae jorratzen dute. Bestetik, Itailako Consazatik etorritako The Offenders banda famatuak Ska 2Tone Revivalen sentsazio berria hurbilduko du Itzubaltzeta gaztetxera. Kontzertuak iluntzeko 9etan hasiko dira eta sarrerak bost eurotan jarriko dituzte salgai. Argazkian, Siroko Jamaikan Ska taldea / © Siroko taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun