Gaur, osteguna, 16 egun beteko ditu
gose greban Iker Beristain euskal preso politikoak. Gauzak horrela, bihar, azken ostiraleko mobilizazioan, gazteak bizi duen egoera salatuko dute Algortan, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Hitzordua, ohi bezala, 20:00etan jarri dute Telletxen. Frantziako Meaux espetxean daukaten algortarra urriaren 14an ekin zion baraualdiari, Jare bere alaba jaioberria ikusten uzten ez diotelako. Itzubaltzeta / Romon, berriz, seguru asko Iker Beristainen anai txiki Imanol izango dute gogoan. Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz, astearte gauean Soto del Realen (Madril)
espetxeratu zuten gazte itzubaltzetarra. Bestalde, Uribe Kosta eskualdean ere autobusak izango dira, larunbateko nazio manifestaziora, Donostiara, joateko. Lehenbailehen eman behar da izena ohiko lekuetan. Martxa 17:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik, "Torturarik ez!" lelopean. Argazkian, Iker Beristain / cc-pd Etengabe.