Batzar orokorra egingo du bihar Berbalamiñe euskara elkarteak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 28a, 21:10

Bihar, ostirala, batzar orokorrera deitu ditu bazkideak Berbalamiñe Leioako euskara elkarteak. Biltzeko ordua, 20:30ean jarri dute, Lamia AEK euskaltegi leioaztarrean. 2009-2010 urteko balantzea, 2010-2011 urteko plana, zuzendaritza berretsi ala berriztu eta bestetako gaiak eztabaidatuko dituzte, hurrenez hurren. Bestalde, "Parte hartu Leioan euskararen alde!" lelopean, bazkide kanpaina abian du Berbalamiñek. Izena ematen dutenek %10eko beherapena izango dute urteko ekimenetan. Besteak beste, ekaina aldean, Txitxiburruntxi Eguna egin ohi du euskara elkarte leioaztarrak. Argazkian, txiki zein handiak San Bartolomen dantzan, aurreko Txitxiburruntzi Egun batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun