Lander Fernandez Arrinda Santutxuko preso ohiari hiru urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi nazionaleko Laugarren Aretoak.
"El Correo Español" egunkariak zabaldutakoaren arabera, epaileek Guardia Zibilak eta Fiskaltzak sostengatutako bertsioa frogatutzat eman dute. Horren arabera, 2008ko abuztuaren 10ean, akusatua Algortako Portu Zaharreko jaietara joan ei zen, bertan Askatasuna erakunde ilegalizatuaren zozketak saltzeko asmoz edo. Bidean, baina, guardia zibilek gelditu eta 300 txartel atzeman zizkioten.
Epaiketa pasa den astelehenean egin zen eta fiskalak sei urte eskatu zituen erakunde terroristari laguntza emateagatik. Dena den, epaileek saiakera graduan onartu dute hori, zigorra erdira murriztuz. Bestalde, Fernandezek erabilitako autoa beste pertsona batzuek ere erabili zuteneko frogak baztertu dituzte magistratuek. Argazkian, 2008ko otsailean kalez jantzitako ertzainek bahitu zutela salatu zuen Lander Fernandezek / cc-by
Askatu.org.