Cinema Paradiso eta Zine-Kluba zikloetan ez dira proiekzioak eskainiko soilik. Ohi bezala, zinemari buruzko foruma egongo da filma amaitu ondoren eta horretan, nahi duten ikusle guztiek parte ahal izango dute. Halaber, azken urteotan egin den legez, Getxoko zinema programazioa talentu berriak bultzatuko dituzte. Hori dela eta, hileroko lehenengo saioan zuzendari gazteen film laburrak eskainiko dira, horien lanak zabaltzeko asmotan.
Denboraldiaren hasiera
2010-2011 zinema denboraldia Roman Polanskiren "El escritor" filmaz abiatuko da eta, igandean, urriak 31, gaztetxoek "Toy Story 3" animazio lan arrakastatsuaz gozatu ahal izango dute. Azaroan, Asier Altunaren "Artalde" film laburra eta Coen anaien "A Serious Man" eta John Mayburyren "En el limite del amor" lfilm luzeak eskainiko dira Cinema Paradiso zikloan. Zine-Kluba zikloan, berriz, Rachid Bouchareben "London River" eta Luc Bessonen "Adele y el secreto de la momia" proiektatuko dira. Azken film hori, IX. Komiki eta Manga Azoka dela eta programatu da.
Ostiral honetatik aurrera, zinemazale getxoztarrek berriro ere gozatu ahal izango dute Zine-Kluba, Cinema Paradiso eta Haur Igande Zinema zikloez. Iaz gertatu bezala, Areetako Andres Isasi Musika Eskolan izango dira proiekzioak. Roman Polanskiren azken filmaz, "El escritor", bihar, 22:00etan. Sarrera 2,90 eurotan egongo da. Hilero, urritik maiatzera, Cinema Paradiso zikloaren filmak eskainiko dira lehenengo hamabostaldian, ohi denez jatorrizko azpitituludun bertsioan. Bigarren hamabostaldian, berriz, Zine-Klubak hatuko dio lekukoa. Ziklo horren proiekzioak ostiraletan izango dira, 21:00etan. Haur Igande Zinemari dagokionez, gaztetxoek asteko azken egunean gozatu ahal izango dute euren film gustukoenez, 17:00etako saioan. Aurten Getxoko zinema zikloek "eskaintza anitza" izango dute,