Bihar eta azaroaren 18a bitartean, Sopelako Udalak ateratako bi teknikari laguntzaile lanpostuetarako deialdian izena eman ahal izango da. Izan ere, Espainiako Agiri Ofizialean kaleratu da gaur lanpostu horiei dagokien iragarkia. Aipatutako lanpostuak Kultura, Aisialdi eta Komunikazioko teknikariarenak dira eta hautagaiek bigarren hizkuntza-eskakizuna izan beharko dute. Izena emateko Sopelako Udal Erregistro Orokorrean eredu ofiziala aurkeztu beharko da. Hautagaiak baztertu eta aukeratzeko oposizio-lehiaketa sistema erabiliko dute. Lanpostuak enplegu publikoaren 2009ko eskaintzaren barnean daude eta 2009ko abenduaren 1ean abiatu zuten kontrataziorako prozesua. Azterketetan sartuko diren gaiak
2010eko urriaren 7ko "Bizkaiko Agiri Ofizial"-ean (pdf) iragarri zituzten, 24.136 orrialdetik aurrera. Argazkian, besteak beste Errege Magoen kabalgata ohitura espainola mantentzen du Sopelako udal Kultura Arloak.