Gabi Basañez eta Imanol Beristainen eskubideak berma daitezela baino ez du eskatu Getxoko alkateak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 29a, 17:59

Azken asteotan atxilotu eta espetxeratu dituzten Gabi Basañez algortarraren eta Imanol Beristain itzubaltzetarraren askatasuna aldarrikatzeko idatziei erantzuteko, ez du denbora handirik hartu gaurko udal batzarrean Imanol Landa alkateak (mp3). Bere herrikideen zein Askapena eta gazte independentisten kontrako polizia operazioan atzemandako gainontzeko lagunen errugabetasun presuntzioa eta eskubideak berma daitezela eskatzera baino ez da mugatu udal agintari jelkidea. Aurretik bakebidean batera ekiteko gonbitea luzatua zion Christian Reinicke (mp3) Getxoko ezker abertzaleko hautetsiak. Aurrerapausoak ematen ari direla aitortu arren, eskaerari muzin egin dio Landak, "bidea oraindik egiteke dagoela" argudiatuta. Argazkian, herritarrek emandako erantzunetik urrun kokatu da Imanol Landa alkatea.

Ohi bezala, hautetsi independentistak idatzia irakurtzera zihoala, udal batzar aretoa utzi dute PP eta PSE-EEko zinegotziek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun